XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pilota, zure bidez orok eskualdunak
bagarelako famak dituzte entzunak.

Zuk eginak gaituzu denen ezagunak.

Asko zor dautzu zuri gure nortasunak.

Zabaldu bazaituzte hemendik mundura,
muga gabea bada zure hedadura.

Eskerrak! ez daizkela erraiten mentura
zu etzarela gure iturriko ura
.

Joko huntan lau molde dezazkegu ikus:
esku-larruz, xixteraz, palaz edo eskuz.

Iduriz bereziak, jokatzeko moduz.

Bainan denak arima ber-beraren gorputz.

Beha! pilota bati jo ta jo bi talde,
denak beren nortasun osoaren jabe
.

Gorputzaren nekeaz arduratu gabe,
Pilota daukatela otoitzaren pare.

Plaza ixilik dago, iduri eliza.

Beharien begiak pilotak dabiltza.

Jainkoak hango deiak baiezta balitza
talderik ahulenak luke azken hitza.

Neska gaztea ere hor dago behari,
pilota bera bezain bihotza jauzlari,
esku-zarten artetik otoizka Jaunari
garraitza eman dezon haren maiteari.

Nork daki zonbat gogo han ote dabiltzan
gure pilotarien so baten peskizan?
Mutil dohatu hoiek hartzen diren gisan
nork ez luke nahiko pilotari izan?.